XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) burututako aparteko ordu adina ordu libre bitartez eta ordu arrunt eta aparteko ordu baten balioaren arteko desberdintasuna ordainduz.

b) bestelako konpentsazio bitartez, bai denbora librean edota denbora librean eta aurreko paragrafoan ezarritakoak ez bezalako konpentsazio ekonomikoetan.

23. Artikulua - Aparteko haborokinak

Udako eta Eguberriko aparteko haborokinak seihilekoak izango dira.

Hortaz, berauen kobrantza osorako eskubidea izateko jardunean egon beharko da enpresan honako denboraldi hauetan: - Udako Paga, Urtarrilaren 1etik Ekainaren 30era.

- Eguberriko Paga, Uztailaren 1etik Abenduaren 31ra.

Paga hauek beranduenez Ekainaren 30ean eta Abenduaren 15ean ordainduko dira, hurrenez hurren.

Seihileko bakoitzean zehar sartzen den pertsonalak edo lana uzten duenak, dagokion haborokina jasoko du proportzio egokian.

Aipatu bi haborokinen zenbatekoa Taula erantsietan eta seihileko berrikuspenarenetan agertzen dena izango da, antzinatasun portzentaia erantsirik, bere kasuan, haborokin horietarako ezarritako kopuruen gainean kalkulatua.

Istripu nahiz gaixotasun baja aldietan zehar, dagokion subsidioaren barnean pagen zatia jasoko du pertsonalak.

Ondorioz, hauek iristen direnean ez zaie tokatuko kobratzea denboraldi horretan, enpresak indemnizazio horretan barne hartu ez bazituen kasuan izan ezik, kasu horretan paga horiei dagokien zatia ordaindu beharko delarik.

Bi haborokin hauetariko bakoitzaren zenbatekoa aparte, ezin izango da beste kontzeptu batzuekin konpentsatu, baina kontzeptu honen bitartez enpresek ezarrita eduki ditzaketen hobekuntzekin zurgagarri izan ahalko da.

Paga hauen zenbatekoa hainbanatu ahal izango da, betiere enpresa eta langilearen artean akordiorik badago.

24. Artikulua - Mozkinetan Partehartzea.

Hitzarmen honen indar egotetik aurrera, Mozkinetan Partehartzearen kontzeptua alokairu-tauletatik desagertzen da, eta bere zenbatekoa proportzionalki (% 50 eta % 50) eransten zaie Udako pagari eta Eguberriko pagari hurrenez hurren.

Aurrerantzean Mozkinetan Partehartzearen kontzeptua ezin izango da independenteki erreklamatu.

25. Artikulua - Alokairuz kanpoko-plusa

Plus honi dagozkio ondorengo kontzeptu indemnizagarriak: - Garraio-plusa.